Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-05-15 12:58:53
ARGIAko literatur kantoira lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak

2008-04-27 -- 2134.zenb

Izenak

Jon Torner

Elias Amezaga (Bilbo, 1921) idazle eta ikertzailea hilaren 13an hil zen, Getxoko (Bizkaia) etxean, 86 urterekin. Hainbat egunkaritan kolaboratu eta 60 lan baino gehiago plazaratu zituen Amezagak, horien artean hamar liburu mardulek osatutako Autores Vascos obra. 12.000 gizon eta emakumeren biografiak jaso zituen lan horretan, eta argitaratu zuenean Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak erakundearen kide emeritu izendatu zuen. Eusko Ikaskuntzak, bestalde, Manuel Lekuona saria eman zion 2005ean.

 

Kerobia musika talde iruindarrak jakinarazi duenez, SGAE utzi egin du eta bere lan berria, Materia organikoa eta gainerakoak, autoekoiztu egingo du. Diskoa sarean (www.kerobia.com) jarriko dute eta eduki osoa libreki deskargatzeko aukera izango da. Dendetan erosteko aukera ere izango da, hilaren 29tik aurrera.

 
 

Biarritz Ballet Junior (konpainia uztailean desegingo dela jakinarazi du Thierry Malandain zuzendari eta koreografoak, Biarritz Ballet eta Dantzaz elkartearen arteko tirabirak medio. Miarritzeko Ballet Junior desegin ostean, gisa bereko proiektua sortuko dute konpainiako kideek.

 

Fernando Morillo (idazle azpeitiarrak (Gipuzkoa) Suminaren estrategia (Elkar) liburua argitaratu du eta, bide batez, bere webgunea (www.fernandomorillo.eu) ere aurkeztu du. Webgunean, idatzitako liburuen inguruko informazio ugari eta bere beste zenbait datu aurki daitezke, besteak beste.

 
 

Miquel Barcelo litografoaren (Felanitx, Mallorca, 1957) lanak jarri dituzte ikusgai Donostiako Okendo Kultur Etxean. Naturaren keinua izeneko erakusketak paperean egindako hogeita lau margolan biltzen ditu eta ekainaren 7a arte izango da zabalik. Lan guztiak 1990 eta 2002 bitartean egindakoak dira eta hiru sail nagusitan banatu ditu artistak: Mali, Lanzarote eta Paris.

 
Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan