Astekaria

 Bertso berriak 

Guraso erosoari jarriak

I Nire inguruan azkenaldian haurrak ugaritu ahala fenomenoak oiloipurdiz jarri izan dit azala. Pentsatzen baitut sarri umeak munduratuz gabiltzala gidoi batean idatzitako behar bat balitz bezala.

Aitor Sarriegi

Aitor Sarriegi


2134. alea
2008-04-27
alde 0    kontra 0
Aitor Sarriegi
Aitor Sarriegi (Maddi Soroa)
II

Haurrak mundura ekartzekotan
jakin behar da lehenbizi
sakrifikatu behar direla
hainbat amets ta gutizi.
Ez onartzetik iristen dira
sarritan hamaika krisi
umeak izan nahi ditugu ta
nobio bezala bizi.

III

Aita ta ama lanera doaz,
nola ez dira joango?
Bestela ez da aurtengo udan
bidaia onik izango.
Eta umea eskurik esku,
haragizko kontrabando
ia amonak ezagutzen du
gurasoek bezain ondo.

IV

Goizean goizik haurtzaindegira,
eguerdian jasoak...
Etxetik kanpo sarri pasatzen
dituzte egun osoak.
Iluntzerako berriz etxera,
muxu ta hitz ponpoxoak...
noizean behingo bisitariak
ez al dira gurasoak?

V

Play Stationa, Telebista bat
eta ordenadorea

gelan baditu baina lagunik
ez du ekartzen ordea.
Opariz bete diogu gela
baina non du umorea?
gure denbora oparitzea
ez al litzake hobea?

VI

Ta azkenean umeak dira
aurpegiratzen zaienak
kezkaz betetzen dizkigutela
gure egun lasaienak.
Kulpa batzuk bai baina guztiak
ez dira, noski, haienak
hezten ditugun bezalakoak
irtengo dira gehienak.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia