Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-23 16:45:52
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2008-04-27 -- 2134.zenb

Etika eta politika

Josu Iraeta

argazkia

Politika, zentzurik oinarrizkoenean, bizimodu bat babestea da, Michael Oakeshott filosofo ingelesak esan bezala. Baina, egun Europan ezagutzen den moduan, greziarrak ohartu ziren politikak gatazkak konpontzeko ekintza kolektiborako ematen duen aukeraz, horretarako konpromisoaz baliatuz hain zuzen. Konpromisoa helburu etikoarekin; guztien ongizatea, alegia.

Horregatik, Mendebaldeko tradizio politikorako, Estatua sortu zen arte, eta baita Frantziako Iraultza arte ere, politika etikaren parte zen. Ekintza politikoak ethosa babesten zuen; hau da, erlijioak, tradizioek, erabilerek eta ohiturek zehaztutako eta haiek zaintzeko bizimodu kolektiboa.

Hain zuzen, printzipioz, politika jarduera askea da, guztioi irekia. Horrekin daude lotuta askatasun politikoaren eta autogobernuaren ideiak.

Baina, aspalditik dago jarduera politikoa Estatuak monopolizatuta. Horrek askatasun politikoa baldintzatzen du eta autogobernua suntsitzen. Bereziki, Estatuaren ezaugarrietako bat jarduera politikoa monopolizatzea da. Hau da: ez dago Estatuak baimentzen dituen askatasuna eta jarduera politikoa besterik, eta hark baimentzen duen moduan bakarrik.

Aipatutakoaren froga argia eta garbia gure azalean ari gara bizitzen gaur, hemen, Hego Euskal Herrian. Izan ere, nahiz eta alproja batzuek behin eta berriz “normaltasun” itxura emateko saio zinikoak egiten dituzten, ezinezkoa da baieztatzea estatu espainiarrean politika jarduera askea dela, benetako askatasun politikoa dagoela.

Beharbada errealitate kezkagarri hau da, duintasun ezaren lohian iraulkatzea nahikotzat ez duten politikari batzuen isiltasuna ugaltzen duena. Politikari horiek, haiek zerbitzea zin egin duten erakundeen ohorea “salbaziotzat” hartzen dute.

Egoera hau, erreala izateaz gain, tristea ere bada, baina ez bat-batean sortutakoa. Kudeaketa politiko nazkagarri hau, usteltasun hau, indarrean dago, eta horrela dago gizartea izukaitz dagoelako zikinkeria pertsonalaren eta kolektiboaren aurrean. Oparoaldi ekonomikoa besterik markatzen ez duen iparrorratza erabiltzen duen gizartea. Bere printzipioei poliki-poliki amore ematen ari den gizartea. Mendetasunaren ukuiluetan plisti-plasta eginda “eroso” sentitzen ikasten ari den gizartea.

Mendetasunaren aurka borrokatzeko beharrezkoa da herritarren eta gizarte prozesuen arteko bitartekaritza ugaltzearen arrazoia aztertzea. Hezkuntza-sistemak eragiten duen ikusmen-analfabetismoa. Sentimenduak merkataritza gai bihurtzea eta abar.
Etikaren kudeaketa maltzurra, hainbesteren ogibide izanik.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan