Astekaria

 Zientzia eta teknologia 

Ekologia

Munduko arrantza, arriskuan

Berriki Ozeano, Itsasadar eta Irlen Mintegi orokorra egin da Hanoin (Vietnam), eta bertan elkartutako ikerlariek arrantza arrisku bizian dagoela iragarri dute, batez ere ondoko hiru arrazoiengatik: uren tenperaturaren igoera, uren kutsadura eta gain-ustiaketa. Arazo horiek berak aurkitu dituzte aztertutako 64 ekosistemetan, eta arrain-sardak desagertzearen arrazoia dira lau kasutik hirutan. Mintegian adierazi denez, 64 ekosistema horietatik hamaseitan berokuntza-prozesuaren azelerazioa 2007an iragarritakoa baino bi edo lau aldiz handiagoa izan da. Batez ere Txinako Itsasoan eta Itsaso Baltikoan nabaritu da tenperatura-hazkunderik handiena. Horren eragin zehatza aurreikustea ia ezinezkoa baldin bada ere, ez dago dudarik ekosistema aldatu egingo dela.

Joxerra Aizpurua

Joxerra Aizpurua


2134. alea
2008-04-27
alde 0    kontra 0
Arrantza
Arrantza


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia