Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-05-15 12:58:53
ARGIAko literatur kantoira lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak

2008-04-27 -- 2134.zenb

Diskoteka

Sorkun & Vicepresidentes

Iker Barandiaran

Sorkun & Vicepresidentes

Sorkun & Vicepresidentes ::Sorkun & Vicepresidentes

Pias

iraupena ::43´40´´

prezioa ::12.50€

Desertuaren itzal gordin eta rockeroena

Ez dugu Sorkun azalean aurkituko. Horren ordez, panpina diaboliko baten irudia dago. Are gehiago, Kashbad taldea utzi zutenetik bere ibilbidean bidelagun izan dituen musikariekin bat egin du, eta hirugarren lan honetan taldearen izena hartu du. Bizitzako karanbolen eta egindako lanaren ondorioz, Sorkun eta Vicepresidentes Kaliforniako desertuan izan dira, jatorrizko stoner rock edo desertuko rockaren lurrean Robert Owen mitikoarekin grabatzen. Emaitzak basamortu, gasolina eta 1970eko hamarkadako usain handia dauka, usain gordina. Erritmo astunak, azkarrak tarteka, gitarra riff bereziak, metal, hard-rock eta esperimentazio doinuekin mugan. Oreretarrak kaleratu duen disko zuzen, rockero eta gordinena. Hala ere, kontuan hartu behar da Sorkunen ahotsak emaitza neurri batean goxotu egiten duela.

Sorkun

Sorkun & Vicepresidentes
«Gero eta gutxiago axola zait biluztea, ez naizelako hain originala: mundu guztiari gertatu zaizkio halakoak»

Oraingoan Sorkun&Vicepresidentes bataiatu duzu taldea…

Hasieratik daude nirekin, eta Vicepresidentes taldearen jarraitzaile sutsua naiz. Etxean ez dut grindcorea entzuten, baina muturreko musika kontzertuetan oso ondo pasatzen dut. Gainera, diskoari ez nion izenburua jarri nahi, kontatzen nuena oso konkretua zelako…

Nola egin duzue halako disko rockero, stoner, gordina?

Une bat bada konturatzen zarena musika zehatz bat entzuten ari zarela. Fermin Muguruzarekin reggae eta ska bira egin dut; urtebetez Dunna diskoarekin ibili naiz eta orain rocka egin nahi nuen: zuzenekoetarako kantuak, indartsuak, erraz sartzen direnak, freskoak.

Death song (Heriotzaren kanta). Dagoeneko idatzi duzu zure heriotza heltzen denerako kantua?

Ez, eta horretaz pentsatzen ibili naiz Ameriketako indioen gaineko liburu bat irakurri nuenetik.

Baina, artista modura, idatzi duzu hor gelditzea nahi duzun abestia.

Zatarra da nik esatea, baina uste dut badauzkadala pare bat gelditu direnak. Hala ere, 31 urte ditut eta asko dut egiteko.

“Ezin izanaren sentipenak” abestu arazten dizu?

Bai. Askotan esaten dira gauzak disko batean, zuzenean esaten ez dituzunak, edo zelan esan ez dakizunak; eta disko honetan hainbat daude. Abesti bat idazten duzunean ez duzu jakiten gehiegi biluzten ote zabiltzan edo ez. Baina, gero eta gutxiago axola dit, ez naizelako hain originala: mundu guztiari gertatu zaizkio halako desamodioak, rollo txarrak…

Lohimalen. Barruan daukagun umea sarriago atera behar dugu?

Bai. Lohimalen alter-egoa da, nik asmatutako izena, eta nire istorio txarrak bere gainean jartzen ditut, nire zama askatzeko. Badago fikzioa, eta badago errealitatea… Guztia oso ondo doa kanporantz, baina noizbehinka barrura begiratzea ezinbestekoa da. Azken finean, nitaz eta nire kontraesanetaz hitz egiten ari naiz.


Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan