2008-04-27 -- 2134.zenb
Luis Alberto Aranberri 'amatiņo'
Erailketa politikoak salatzeko gertu ez dagoen ezker abertzaleak argi eta garbi esan du ez duela ETAren kontrako salaketarik egingo, ez omen lukeelako ezertarako balio izango. Bapo. Orduan, iritzia iritzi, ezinbesteko lehen galdera honako hau baino ez da: zelan daki ezker abertzale horrek ETAren kontrako salaketak ez lukeela ezertarako balioko... ez baldin badu sekula santa aprobarik egin? Zelan daki?
© ARGIA.com
Lege Oharra
RSS sindikazioa