2008-04-27 -- 2134.zenb
Berriki Ozeano, Itsasadar eta Irlen Mintegi orokorra egin da Hanoin (Vietnam), eta bertan elkartutako ikerlariek arrantza arrisku bizian dagoela iragarri dute, batez ere ondoko hiru arrazoiengatik: uren tenperaturaren igoera, uren kutsadura eta gain-ustiaketa. Arazo horiek berak aurkitu dituzte aztertutako 64 ekosistemetan, eta arrain-sardak desagertzearen arrazoia dira lau kasutik hirutan.
Mintegian adierazi denez, 64 ekosistema horietatik hamaseitan berokuntza-prozesuaren azelerazioa 2007an iragarritakoa baino bi edo lau aldiz handiagoa izan da. Batez ere Txinako Itsasoan eta Itsaso Baltikoan nabaritu da tenperatura-hazkunderik handiena. Horren eragin zehatza aurreikustea ia ezinezkoa baldin bada ere, ez dago dudarik ekosistema aldatu egingo dela.
Suediako Uppsalako Unibertsitateko Annika Larsson ikerlariak Stockholm eta Uppsalaren artean dagoen Malaren lakuan aurkitutako janzkiak eta oihalak aztertu ditu. Eremu hori izan zen, hain zuzen, aspalditik ikerlarien jakin-mina piztu duten bikingoen lurralderik garrantzitsuenetakoa.
Hamar urte igaro dira botika generikoak gure merkatuan komertzializatzen hasi zirenetik. Hala ere, botika horiek ez dira erabat nagusitu Euskal Herrian, ezta gutxiagorik ere. Izan ere, generiko kontsumoa Euskal Autonomia Erkidegoan Espainiako Estatuko batez bestekoaren azpitik dago. Euskal gaixoei agindutako botiken %5,1 da generikoa –hogeitik bat– eta estatuan, berriz, %6,6. Portzentaje hori Europako batez bestekotik are urrutiago dago; Europan iaz agindutako 100 botiketatik 15 baino gehiago generikoak izan ziren.
Loreak sedukziorako, limurtze gordinenerako tresnak dira. Intsektuak liluratuz, polena eta haziak sakabanatzeko bitartekoa. Eta bitartean, gu ere xarmatzen gaitu. Eta naturan bezala gure baratze-lorategietan loraldi nabarmenak dituzten landareak nagusitzen ari ditugu. Pentsa, euskaraz ere jardinari lorategi deitzen diote, ez hostotza, ez errogune, ez enbordi, ez adarraga, ez kimutegi, ez fruitu-habi, ez haziola, ez... ez ba, lorategi!
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa 1.1