Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-05-15 12:58:53
ARGIAko literatur kantoira lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak

2008-04-27 -- 2134.zenb

Josu Iraeta

Josu Iraeta

Politika, zentzurik oinarrizkoenean, bizimodu bat babestea da, Michael Oakeshott filosofo ingelesak esan bezala. Baina, egun Europan ezagutzen den moduan, greziarrak ohartu ziren politikak gatazkak konpontzeko ekintza kolektiborako ematen duen aukeraz, horretarako konpromisoaz baliatuz hain zuzen. Konpromisoa helburu etikoarekin; guztien ongizatea, alegia.

guztia irakurri

Xipri Arbelbide

Xipri Arbelbide

Berant nator Iñaki Mendigureni erantzunez: “Euskal Herria ez dela desagertuko jende faltaz”. Egia handia! Urte oroz 7.000 langile kanpotik sartzekotan: azken lau urteetan Nafarroan sortu lan postuen %42 etorkinek hartu dituzte. Ez bakarrik peontzan. Sukaldari, teknikari eta beste, badira dozenaka lan eskaintzen zerrendan, norbaiten zain.

guztia irakurri

Miren Azkarate

Irakurri berri dut Argian egin zenidaten elkarrizketa eta gutun honekin, azalean eta barruko elkarrizketan jasotakoa argitu nahi nuke. Bi puntu adierazi nituen:

1) Patxi Baztarrikak pentsatzen duena argi plazaratu duela, eta hor ikusten dela, zalantzarik gabe, Patxi bat datorrela, bere egiten dituela Jaurlaritzak azken bost urteetako adierazpenetan esandakoak, egunkari bat ixtearen larritasunaz, Auzitegi Nazionalak Fiskalaren salaketarik gabe, Dignidad y Justicia bezalako taldeen argudioak bere egin izanak... Patxik ozen esan duela konbentzituta dagoela auzipetuek ez dutela ETArekin zerikusirik; bestela, ETAren kolaboratzaile direla susmoa izanda, urtero diru-laguntza emango balie, bera ere kolaboratzaile izango litzatekeela.

Eta horregatik esan nuen, eta horrela jaso duzue argitaratutako elkarrizketan, Baztarrika ez dela Jaurlaritzarengandik desmarkatu, alderantziz Gobernuak esandako eta egindakoa berretsi eta ez hori bakarrik, berak esandakoa eta egindakoa dela, horren lekuko itxieraren bosgarren urteurrenaren ekitaldian bera izatea Jaurlaritzaren ordezkaria. Alde horretatik, beraz, Patxik bere egin ditu Jaurlaritzak azaldutakoak. Ez dago hor kontraesanik. Eta horregatik nioen Patxi ez dagoela bakarrik; ez dela kontua Patxi Baztarrika alde batetik, eta Jaurlaritza osoa beste alde batetik dabilenik.

Eta horixe da ondo jasota aurkitu ez dudana.

2) Bide beretik, eta goian esandakoagatik, gehiegikeria iruditzen zitzaidala esatea Patxi Baztarrika, Auzitegi Nazionalaren tesietara lerratu dela. Idatzitako bi artikuluetan horretaz zer pentsatzen duen ere argi eta garbi adierazi duelako.

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan