Astekaria

 Zientzia eta teknologia 

Antropologia

Bikingoen janzkera ez zen uste genuen bezalakoa

Suediako Uppsalako Unibertsitateko Annika Larsson ikerlariak Stockholm eta Uppsalaren artean dagoen Malaren lakuan aurkitutako janzkiak eta oihalak aztertu ditu. Eremu hori izan zen, hain zuzen, aspalditik ikerlarien jakin-mina piztu duten bikingoen lurralderik garrantzitsuenetakoa.

Joxerra Aizpurua

Joxerra Aizpurua


2134. alea
2008-04-27
alde 0    kontra 0
Bikingoak
Bikingoak

Antza denez, X. mendea mugarria izan zen bikingoen ohitura aldaketan, mende horren amaieran merkataritza, indar hartzeaz gain, bide berrietatik abiatu baitzen; eta ordura arte bikingoek ekialdeko zibilizazioen ohiturak baldin bazituzten janzkeran, hortik aurrera kristautasunak ezarritako moldeetara makurtu ziren.

Larssonen arabera “arropek askoz gehiago adieraz dezakete herri baten bizimoduaz urtetan zehar transmititutako ohiturek baino, azken horiek urteen poderioz eraldatu eta egoerara egokitu egiten baitira gehienetan”.

Ildo horri jarraiki, Larssonen arabera –eta orain arte uste zenaren aurka–, andere bikingoak oso era askean janzten ziren, eta adibide gisa bularrak nabarmentzen zituzten arropak aipatu ditu ikerlariak.

Ikerketa honekin, besteak beste, garai bateko herrien ohiturak ezagutzeko erabilitako bideak zalantzan jarri nahi izan dira.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia