Astekaria

 Liburuak 

Pio Barojaren “ajeak” agerian

Irudia

Pilar Iparragirre


2133. alea
2008-04-20
alde 0    kontra 0
¿Qué hacemos con Baroja?
¿Qué hacemos con Baroja?

Victor Moreno ::¿Qué hacemos con Baroja?

Pamiela

orrialdeak ::206

prezioa ::18.50€

Asko idatzi da azken garaiotan Pio Baroja eta haren lanen gainean, baina gutxi busti dira Victor Moreno bezainbeste. Pamiela argitaletxearekin plazaratutako ¿Qué hacemos con Baroja? Reflexiones sobre la “coherencia” barojiana lanean dioenez, Pio Baroja zalantzarik gabe idazle handi eta gogoangarria badugu ere, ez zen inondik ere askok ikusi nahi duten bezain liberala, anarkista edota iraultzailea izan. Alderantziz, bere garaiko Espainian zein Europan egon zitezkeen burges atzerakoienen pareko izan genuen. Elizaren kontrakoa zen, bai, baina antiklerikala bezain juduen kontrakoa ere agertu zen. Are gehiago, bozkatze unibertsalaren aurka idatzi zuen, demokrazia eta parlamentarismoaren aurka idatzi zuen legez. Eta Hitlerren jeinutasuna aldarrikatu zuen.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza