2008-04-20 -- 2133.zenb
Jokin Oregi ::Ni naiz Hector, ni bakarrik!
Artezblai
orrialdeak ::104
Ni naiz Hector, ni bakarrik! aldarrikatzen duen pertsonaia protagonista duen lana plazaratu arte Jokin Oregik (Soraluze, 1970) makina bat urrats eman ditu antzerki munduan Basauriko Antzerki Eskolan bost urteko antzerki ikasketak burutu zituenetik. Bilboko Maskarada taldeko partaide izan zen, Tentazioa Produkzioak, Campingags, Gorakada, Tartean eta beste antzerki taldeetan aritu da.
Irabazitako sariak ere ez ditu urri izan: besteak beste, 2004ko Xixongo Feten Haurrentzako Nazioarteko Jaialdian Zuzendari Onenaren saria jaso zuen, eta handik bi urtera, Testurik Onenaren saria jaso zuen Robin eta Hood lanagatik. Ni naiz Hector, ni bakarrik! izenburua duen lanean, guztiok barrenean gordetzen ditugun aldarte ezberdinetan jartzen du bereziki arreta. Harkaitz Canok liburuaren aurkezpenean esandakoaren arabera, gugan nahiz gugandik kanpo, geure baitako armairuetan eta lagunen armairuetan bizi diren beste horiek dira Jokin Oregik antzezlan honetan aintzat hartu dituenak. Gugan dagoen bestea gara, eta gugan dagoen beste horrek, batzuetan ausartagoak eta sortzaileagoak egiten gaitu, besteetan koldarragoak, zikoitzagoak egiten gaituen bezala.
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa