Astekaria

 Hiruko Txikian 

Eredugarriak

Omen zaizkigu hedabidetako biztanleak. Hala diote adituek behintzat. Eta noski, eredugarrienak, telebistan bizi direnak, gure etxetako bisitariak. Reala, nahiz maila galdu, egunerokoa dugu otordu ostetan. Presidentea du izarra, eta kontseilariak ezezagunak. Artilleroa da, obusak beti pronto dituena. Jada, dozena erdi bat jaurtiak ditu eta beste hainbeste, arrastaka daraman leran botatzeko prest. Norabide bakarrean orain arte, aldagela eta entrenatzaile aulkia. Ez dauka zaila, jokalariak eta bereziki entrenatzaileak aho txikikoak baitira, hortzak eta haginak estu –estu dauzkatenak erakusteko lotsaz–. “Bakoitzak berea” dute lege, tradizioaren inertziak motore eta norberaren patrika jainko. Ez dute taldearen indarraren berri, eta hondora doan itsasontziaren arratoiena eginez bizi dira sukaldeko pubelaren inguruan bero. Colemanek alde egin zuen. Eizmendi funtzionariaren pagotxa. Juanma Lillo ekarri du Badiolak deus gertatu ez bailitzan. Tolosan jaio gaztelarraren berri ez diote –Ispizua garai bateko Mirandesko entrenatzaileari galdetu– bere laguntzailetzat eraman eta Ebrotik urruntze lanak egin zituenari buruz zer konta baduenari. Ez dakit zer egingo duen Lillok Realean, baina badakit aldagelan jokalariek beharko luketen solidaritatea zer den ez dakiela.

Joxemari Ostolaza

Joxemari Ostolaza


2133. alea
2008-04-20
alde 0    kontra 0
Joxemari Ostolaza
Joxemari Ostolaza


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia