Astekaria

 Bero-beroan 

Chipayak euskararen tankera du?

Nila Vigil hizkuntzalariaren Instituto Lingüístico de Invierno webgunean (http://nilavigil.wordpress.com/) sartu gara. Peruko hizkuntza indigena kopuruaz idatzitako artikuluan erreparatu dugu eta baita youtubeko bideoan ere.

Onintza Irureta

Onintza Irureta


2133. alea
2008-04-20
alde 0    kontra 0

Rodolfo Cerrón-Palomino hizkuntzalariak aurkeztu berri duen liburua (El chipaya o la lengua de los hombres del agua) aitzakia hartuta, chipaya hizkuntzari buruz hitz egin du telebistan. Halako batean elkarrizketatzaileak, liburua eskuan duela, esan dio hizkuntzalariari chipayaren grafiari esate baterako euskararen tankera hartu diola. Hizkuntzalariak euskara irla linguistikoa dela azpimarratu dio, baina aipatu du baita ere hizkuntza andinoek eta euskarak egituran nolabaitako tankera dutela. Dena dela, gehiago nabarmendu du chipaya hizkuntzak kitxuarekin eta aimararekin duen mendetako harreman estua.

Huroa peruar-boliviar altiplanoko herririk zaharrena da eta aldi berean hizkuntza familia. Bada chipaya, familia horretatik biziraun duen hizkuntza bakarra da. Aimara eta kitxua baino lehenagoko hizkuntza da. Ezetz asmatu zergatik iraun duen bizirik? Cerrón-Palominok elkarrizketan dioenez, aimarek baztertu eta umiliatu zituztelako, eta egoera gogor eta isolatu horretan aurrera egitea lortu zuten. XX. mendean hizkuntza galtzeko arriskuan izan ziren, alegia, 1930-40ko hamarkadetan aimaraz zein chipayaz hitz egiten zuten eta galtzorian zegoen chipaya. Orain, aimara albo batera utzi dute eta bigarren hizkuntzatzat gaztelania hartu dute. Cerrón-Palominoren ustez orain ez dago galzorian eta huroen herritik geratzen diren hiztun bakar horiek harro daude.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia