Astekaria

 Bertso berriak 

Bertso-jira bati jarriak

I 2008ko martxoaren hamairuan Iberiar altzairuan neska bat ta bi mutiko nahiz izan denen begiko Euskal Herrian barrena, azkar utzi zuten dena joateko urrutira egitera bertso-jira internazionalena.

Xabier Paya

Xabier Paya


2133. alea
2008-04-20
alde 0    kontra 0
Xabier Paya
Xabier Paya (Iñigo Azkona)
II

Sao Paulora heltzean
lehen traba: aduana,
Espainiakoen NANa
sartu da lista beltzean!
Halere, lurreratzean
gure hiruko itzela,
pasatu zen nahi bezela;
ikusita haien antza,
nabari zitzaien, antza,
euskaldun hutsak zirela.

III

Saio pare atsegina
egin ondoren Brasilen
jadanik larri zebilen
lagunen zain Argentina!
Hara heltzean, jakina,
zabaldu zen albistea:
Hain izan zen ezustea
legez erabaki zela
denek egingo zutela
sekulako lanuztea!

IV

9 de Julion osatuz
kantaldi bete zorion,
bigarren bat Saladillon
joan zen denen gozatuz;
Azken portua, Chascomus,
zingirako herritzarra!
Ez zuten pasako marra
bertso jardunaren truke
lagun izan ez balute
euskal etxeen indarra.

V

Montevideo aldera

iritsi ziren azkenik
buru barruan izanik
mila eta bat galdera:
“Atzerria ba ote da
bertsotarako tokia?”
Nahiz duda izan egokia
argitu zen zuzenean
erabat bete zenean
Zitarrosa antzokia.

VI

Bertsoa inoiz irtenda
ingurutik urrutira,
kasu hontan lar hazi da
lur zapalduen zerrenda;
Memoria aurkitzen da
ondo gorde beharrean
historiaren urrean
beste hiru bertsolari
egon zirela kantari
Otañoren lur zaharrean.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia