Azurmendik herrien esentziaz osatutako trilogiaren lehena

Pilar Iparragirre


2008-04-20
Humboldt. Hizkuntza eta pentsamendua
Humboldt. Hizkuntza eta pentsamendua

Joxe Azurmendi ::Humboldt. Hizkuntza eta pentsamendua

Udako Euskal Unibertsitatea, Eibarko Udala

orrialdeak ::426

prezioa ::26.20€

Aurrena Espainiaren arimaz izeneko lana plazaratu bazen ere, 2005eko Juan San Martin ikerketa beka eskuratu zuen Humboldt. Hizkuntza eta pentsamendua lana da Joxe Azurmendik herrien esentziaz idatzitako trilogiako lehena. Volksgeist-Herri Gogoa Ilustraziotik nazismora eta Espainiaren arimaz saiakeren aitzindaria da lan hau. Esan ohi da euskal abertzaletasunaren nazio-kontzeptua tradizio alemaniarrekoa dela –erromantikoa, irrazionala– eta tradizio frantsesaren –demokratikoa– kontrakoa dela. Azurmendik ordea, Herri Gogoaren ideia Alemanian adina ilustrazio frantsesean aurki daitekeela dio. Trilogiak hizkuntz politika jakobino eta nazionalismo espainiar “liberaletik” nazional-sozialismo alemaniarrerainoko ideien nondik norakoa aztertzen du.


Argia.com 2012