2008-04-20 -- 2133.zenb
Landareek, algek, bakterioek eta goroldioek oxigenoa eta hidrogenoa ateratzen dute uretatik eguzkiko energia baliatuz. Pensilvaniako Unibertsitateko (AEB) ikerlari talde batek gauza bera –oso kopuru txikitan bada ere– egin dezakeen prototipoa garatu du.
New York-eko (AEB) Stony Brook Unibertsitateko David Krause eta Londresko University College-ko Susan Evans eta Marc Jones ikerlariek Beelzebufo edo “deabruaren igela” deitutako igelaren fosilak topatu dituzte Madagaskarren. Igel hori orain 65 edo 70 milioi urte bizi izan zen; 40 zentimetroko luzera eta 4,5 kilogramoko pisua izatera ailegatzen zen.
“Taranabant” du izena botika berriak, eta Merck laborategiak itxaropen handiak ditu botika harengan, salmenta ikaragarriak izan ditzakeelako. Orain arte egindako saiakuntza klinikoen emaitzak ezin hobeak izan dira. 533 gaixo obesorekin egindako azkeneko saiakuntzan, adibidez, pisu galera esanguratsuak lortu dira hiru hilabeteko epean, botikaren dosi txikiak erabilita, 0,5 eta 6 miligramo bitartekoak. Londresko Merck laborategietako ikertzaileek ez zituzten hain emaitza onak espero, hain dosi baxuekin.
Goldeak, karez eta simaurrez, lurra tatuatzen duenean, ipularrean idi pareak dotore saihesten eta traktoreak baldar zanpatzen duen lorea ere oratu nahi zaio udaberriko puztualdiari. Goldearen zauriak sakontxo, agi denean, eta lurrak, erroek, bere intziria sagarrondoetan lehertzen du, dilindan. Hilabete eta erdian amaierarik izango ez duen lore dilinda, goiztiarrenetik berandukoeneraino, berenetik zaildueneraino. Hona, neuretzat, udaberria. Orain artean kateatuta agertu zaigun kolore loraldiaren aldean indarrean garatuko da, gara emango du belardi berdeak, sagarrondo zuri-arrosen kupulapeetan. Sagardia da gure lorategi bikainena.
© ARGIA.com
Lege Oharra
RSS sindikazioa