2008-04-20 -- 2133.zenb
Pasabidetzat ditugu zubiak, bi hari mutur soltek egindako korapilotzat. Korapiloek, alta, hari muturrak laburtzen dituzte, lotura gunean kriki-krakak sortu, etenak lotu, eta loturak eten. Guk lotailutzat dugun zubia, mugatzat zuten behinolako donibandar eta ziburutarrek. Nola bilduko zituen gizakiak itsasoak postaletarako ere nekez elkartzen zituen bi herri? Denborari esker. Denbora ere zubi bilakatzen baita muga izateari uzten dionean.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa