2008-04-20 -- 2133.zenb
Goizueta (Nafarroa), 1959. Leitzan bizi da hamabi urte zituenetik. Lurra bere amorantea dela dio Patziku Perurenak. Baserrian sortua izaki, asko ibili zen larrean bakarrik haurtzaroan, baita ere gaur egun. Lurrarekiko atxikimenduak liluratua bizi da: faunak eta animaliek bizi dute; txoriek, xomorroek, arbolek, errekek, landareek... Arbolei begira edo erreken soinuari adi. Dakiguna ikasten (Alberdania) saiakera dugu horren lekuko. Liburuan eta elkarrizketan ageri denez, ez da gizarteari bizkarra emanda bizi ordea. Inork uste bazuen lurrak irentsi zuela, oker dabil.
Aurkezpenik behar ez duen musikaria dugu Jojo Bordagarai, ia bizi osoa euskal kantagintzari lotua eman baitu. Luxuzko talde baten babesean heldu da oraingoan tauletara eta, Bahaki izenburupean, disko ederra, eklektikoa, bidaiarako gonbitea luzatzen duena ipini digute gozagarri.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa