Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-09-04 17:20:17
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2008-04-13 -- 2132.zenb

Osasuna

Fruta minbiziaren aurka

Jabier Agirre

argazkia

Frutak eta barazkiak jatea ona da osasunerako. Baina ez gorputzarentzat mesedegarriak diren bitaminak dituztelako bakarrik, minbiziaren kontra ere eraginkorrak direlako baizik. Hori frogatu du Espainiako Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Goreneko (CSIC) talde batek.

CSICeko Hotzaren Institutuko taldeko zuzendari Sonia Ramosen ustez, gakoa kertzetina izeneko substantzian dago. Fruta eta barazkietan nahiz tea bezalako landare-edarietan usu agertzen den flabonoidea da kertzetina. Ikerketaren arabera, antioxidatzaile hori gibeleko minbizia sendatzeko gai izango litzateke, beste tumore batzuen garapena moteldu eta prebenitzeaz gainera, eraginkortasun handiz.

Journal of Nutrition
aldizkarian argitaratu den ikerketak frogatu du kertzetina gai dela heriotza zelular programatua (apoptosia) eragiteko, gibeleko minbizi zelula tumoralen lerro batean. Minbizi zelulek duten ezaugarri nagusietako bat “hilezkortasuna” da, zelula osasuntsuen kasuan gertatzen denaren alderantziz. Azken horiek, zelula normalak alegia, beren zikloa bete ondoren hil egiten baitira. Zelula tumoralak, aldiz, mugarik gabe bizitzen jarraitzen dute.

Orain, ordea, eta apoptosia eragiteko gaitasun hori berresten baldin bada, bide berria zabalduko da minbiziaren kontrako estrategia terapeutikoan. Kertzetinak eragina du gibeleko hepatoma-zelulen apoptosian funtsezkoak ziren proteinetan. Zelula kantzerigenoak hemezortzi orduz tratatu zituzten flabonoide horrekin, eta lortutako emaitzei erreparatuta, bi izango lirateke minbiziaren kontrako borrokan ekarriko lituzkeen aurrerapausoak: tumorearen ugalketa inhibituko luke batetik, eta minbizia sendatzeko erabili ahal izango litzateke bestetik, zelula kaltegarrien gainean jarduten baitu, horien heriotza eraginez.

Egunean bost fruta ale eta barazki anoa bat edo gehiago jateak kertzetina eta beste flabonoide batzuk ekarriko dizkigu, eta horrek minbizia garatzeko arriskua gutxitzen lagun dezake.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan