2008-04-13 -- 2132.zenb
Gaurkoan, ez da ongi ikusten ezkerrekoa eta demagun berrogeigarren urteburua ospatuko zaion 1968ko maiatzaren miresleetarik izatea; proiektu, xede, jendetasun, pentsamendu arrazional gabekeria leporatzen zaie kapitalaren aurkako den mendreneko zalantza erakusten duten apurrei. Erreformak, zailak noski, populazioak oinarrizko langile zein hiritar eskubidez biluzteko joera horrela eufemizatzen dute, erreformak beraz, eramateko kuraia eta lotsa ukatzen diete gainera: abereekin aberezaleki, hau da frankoki mintzatzekoa da, zinezko ruptura eraginez, ruptura soziala batez ere, urratzen doan lezean, irabazleen ustezko garaipen zein lorpen merezituaren itzala bermatzen dela. Nago ez ote dituzten jende arruntak, laborariek ardiak edo behiak erreformatzen dituzten moduan tratatzen, zabarregiak, zakarregiak, zaharregiak direnez, ez baitira errentagarriak.
guztia irakurri© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa 1.1