Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-08-29 14:59:50
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2008-04-13 -- 2132.zenb

Izan zaitez norbait

Andoni Egaņa

argazkia

Maddi Soroa

I

Mahai inguruan bildu
ta entzun dut noizbait
tankerako zerbait...
“niri halako ardo
zoragarria zait!”.
Moxkortzen ez bazaitu
hainbat listo-usaik
zuk ere dakizuna
azaldu nolabait
nor ez bazara ere
izan zaitez norbait.

II

Halako bodegako
ekoizpen arrobaz
kopeta harroaz
mintzatu ba zu ere
denbora mordoaz.
Halako mahats-saileko
halako orpoaz
datu ta iritziak
parrastaka doaz
lehen ardoa mintzo zen
orain geu ardoaz.

III

Sailkapena iristen
zen lehen gehienera
eskailerapera
orain ez da nahikoa,
maila hori ke ba!
“Hura crianza zen ta
beste hau reserva,
halako urtea ta
halako bodega...”
ardoaz ez dakien
inor ba ote da.

IV

Kopa hartutakoan
–ez nolanahi noski,
gehienera hatz bi–
palastaka txikiak
eragin zehazki.
Sudur-mintzak hurbildu
gehiegi ez, aski...
begiak gorantz bildu
itzazu amesti...
Baina ez gero edan!
ezpainak doi busti.

V

“Chardonais alea da
ale berezia,
piña, gerezia...
fruituen zaporea
dauka itsatsia.
Retrogustoa ere
gardena, bizia...”
Lehen edaten genuen
gozo nahiz gazia
atzeraka ematen
ez zuen guzia.

VI

Mahai berean hainbeste
jakitun, aditu,
direnez aritu
akaso ez zara hain
eroso aurkitu.
Zerbait egin behar ta
tragoak sarritu
besteak mintzo ahala
zerorri horditu...
“ardo zoragarriak”
bi esanahi ditu.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan