Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2010-03-17 16:27:56
Nontzefilmak 2010-era lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak

2008-04-13 -- 2132.zenb

Ibilbide literarioa Ligurian

artikulu nagusira itzuli
Partisanoen gerra


Historialari guztiak kopuruan ados jartzen ez badira ere, 1943. eta 1945. urteen artean 150.000 eta 300.000 lagun artean jarri omen ziren armetan Italian, alemaniarren eta bertako faxisten aurka borrokatzeko, Brigadetan antolaturik mendian, GAP (Gruppi d’Azione Partigiana) direlakoetan hirietan. 300.000 horietatik 30.000 bat emakumezkoak izan omen ziren. Denetara 40.000 baja inguru eduki zituzten, atxilotuak eta deportatuak kontatu gabe.

Sozialistak, liberalak, demokristauak, are monarkikoak ere partisano-sailetan elkartu ziren. Baina guztietan antolamendu mailarik, kohesio ideologikorik, eta borroka grinarik handienak erakutsi zituztenak komunistak izan ziren. Kopuruan ere haiek izan ziren nagusi.

 45eko apirilean alemaniarrek etsi egin zuten, eta urte horretan bertan sortu zen ANPI elkartea (Associazione Nazionale Partigiani d’Italia, http:www.anpi.it). ANPIk biltzen ditu bizirik dauden aleak eta ekintza horien oroitzapena gordetzen du. Egoitzak ditu Italiako hiri garrantzizko guztietan eta borrokalari ohien izaera antifaxista atxikitzen du. Gaur egun elkartea zabaldu nahi dute, gizartearen parte hartzea erraztuz.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan