2008-04-13 -- 2132.zenb
Liguria Italiako ipar-mendebaldeko eskualdea da, muga egiten duena Frantziarekin mendebaldetik, eta Italiako Piamonte, Emilia-Romagna eta Toskanarekin. Denetara milioi bat eta zazpiehun mila lagun inguru bizi dira bertan. Hiriburua Genoa da, eta lau probintzia dauzka: Imperia, Savona, Genoa eta La Spezia.
Kosta partea oso jendetsua eta turistikoa da, San Remo, Portofino eta Santa Margherita Ligure bezalako herriekin, eta Cinque Terre parke naturalarekin; barne aldea, aldiz, menditsua eta isolatua da.
Bertako dialektoa ligurera da, genoera ere deitua. Garrantzi handia eduki zuen Erdi Arotik XIX. mendera arte, ospe literarioa eduki zuelako, eta merkataritzako hizkuntza ere bazelako, Genoak itsasoko merkataritzan eduki zuen mendeetako nagusigoa tarteko.
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
© ARGIA.com
Lege Oharra
RSS sindikazioa