Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2010-03-16 17:39:38
Nontzefilmak 2010-era lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak

2008-04-13 -- 2132.zenb

Ibilbide literarioa Ligurian

artikulu nagusira itzuli
Italo Calvino


Italiar idazlea, halabeharrez Kuban sortua, 1923an, bere gurasoak han bizi izan zirelako bolada batez, lana zela kausa. Agian Italiako idazlerik ezagunena nazioartean 1945etik hil zen arte, hau da, 1985era arte. Bigarren Munduko Gerra bukatu eta berehala hasi zen argitaratzen, neorrealismoa deitu izan den korrontearen barruko idazle garrantzizkoenetakoa izatera iritsiz. Lehen garai horietakoa da artikuluan hainbeste aldiz aipatzen den nobela, Il sentiero dei nidi di ragno, 1947an argitara emandakoa. Gerra garaian partisanoekin borrokan ibili eta gero, PCIn sartu zen 1945ean. 1960tik aurrera bere literaturak bilakaera nabarmena eduki zuen, eta narrazioaren potentzialtasuna zein intertestualitatea aztertu nahi zituen molde baterantz lerratu zen. Idazle ezinbestekoa da Italiako joan den mende erdiko literaturaz interesa duenarentzat, eta aski interesgarria, baita ere, mendebaldeko literaturaren norabideak aztertu nahi dituenarentzat. Artikulu honen jatorrian dagoen ibilbide literarioaren eragilea. Berak jakin gabe, noski.

Hungariako inbasioa gertatu zenean (1956) utzi zuen alderdi komunista. Une haiek gogoratuz, hitz hauek idatzi zituen 1980an:

"Gu, komunista italiarrok, eskizofrenikoak ginen. Bai, uste dut horixe dela termino zehatza. Gure baitako parte batekin egiaren lekukotasuna, ahulei eta zanpatuei egiten zitzaizkien irain guztien mendekatzaileak ginen, izan nahi genuen, gehiegikeria ororen aurkako justiziaren defendatzaileak. Gure baitako beste parte batekin, ordea, irainak, gehiegikeriak, alderdiaren tirania, Stalin justifikatzen genituen Kausaren izenean. Eskizofrenikoak. Disoziatuak. Oso ongi gogoratzen naiz herrialde sozialista batetik zehar bidaiatzea suertatzen zitzaidanean, guztiz deseroso, kanpotar, etsai sentitzen nintzela. Baina trenak berriro Italiara ekartzen ninduenean, muga zeharkatzen nuenean, neure buruari galdetzen nion: baina hemen, Italian, Italia honetan, zer izan daiteke bat, komunista ez bada? Hona bada, zergatik mendebalde-ekialdearen arteko urtzeak, estalinismoaren bukaerak, pisu astun bat kentzen zigun bularretik: gure irudi morala, gure nortasun disoziatua, berriro osatzen ahal zelako, iraultza eta egia berriro bat zetozelako. Hauxe zen, egun haietan, gure arteko askoren ametsa eta itxaropena."

Nago hitzok oihartzun berezia daukatela egun eta hemen.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan