2008-04-13 -- 2132.zenb
Felice Cascione (il megu), mediku komunista, bere gizonek eta borrokan ari zela zeharkatu zituen herrietako jendeak oso estimatua, Liguriako erresistentziako heroietako bat, 45ean hil zen Nassino herrian, segada batean. Hil baino lehen, ordea, kantu errusiar oso ezagun baten musikari letra paratu zion, partisanoen artean hagitz ezagun egin zen kantua osatuz: Fischia il vento.
Fischia il vento e infuria la bufera,
scarpe rotte e pur bisogna andar
a conquistare la rossa primavera
dove sorge il sol dell’avvenir.
(Haizea dabil, ekaitza zakartu da
zapatak urratuak eta hala ere ibili behar da
udaberri gorria konkistatzeko
bertatik sortzen baita etorkizuneko eguzkia)
2003an partisano ohiek monumentu bat eraiki zuten Casanova herriko Marmoreo frazionean (auzoan), Cascioneren eta, haren bidez, borrokan eroritako partisanoen omenez. Mendi baten tontorrean ipinita, monumentura iristeko egin behar den bideak partisanoen borrokaren nolakoa imajinatzeko balio du. Urtero egiten omen da festa bat; bilatuz gero, baina, alferrik da Cascioneren monumentuaz galdetzea: mundu guztiarentzat Fischia il vento baita monumentuaren izena. Kantua mugarria baita italiarren iruditeria kolektiboan.
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
© ARGIA.com
Lege Oharra
RSS sindikazioa