Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-23 16:45:52
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2008-04-13 -- 2132.zenb

Liburutegia

Euskal Herri imajinario baten alde

Santi Leoné ::Euskal Herri imajinario baten alde

Elkar

orrialdeak ::96

prezioa ::10.50€

Geure herria imajinatzeko daukagun eskubideaz

Euskal Herri imajinario baten alde saiakera da Santi Leoné (Iruñea 1972) historian doktoreak euskaraz plazaratu duen aurreneko liburua. Los fueros de Navarra como lugar de la memoria izenburuko tesia osatzen ari zen bitartean etorri zitzaion burura plazaratu berri duen lanari ekin beharra. Arrazoia? Nafarroaren nortasuna gai zuen tesia aurrera eramaten ari zenean, anitzetan galdetu omen zioten ea Euskal Herria inoiz existitu ote zen, jakin nahian ea Euskal Herria izeneko entitate politikorik, erresumarik edo dena delakorik aurkitzerik ba ote zegoen historian. Galderak bi gogoeta mota sortu zizkion egileari: batetik, dokumentuetan agertzen ziren euskarazko Euskal Herria –nazio politiko gisa XIX. mende arte agertu ez zena; baina horretan ez zen salbuespen– eta gaztelaniazko tierra del vascuence eta abarrak. Baina aldi berean, ikusten zuen modu sinpleago batez erantzun zekiokeela “euskal erresumarik existitu al da inoiz?” galderari. Bai horixe, “Nafarroako erresuma” izenpean. Alegia, navarrismoaren dogma batek –“Euskal Herria ez da inoiz existitu, horren izeneko entitate politikorik ez delako inoiz existitu”– esplikatzen zuela nolabait Nabarraldek emandako erantzuna.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan