2008-04-13 -- 2132.zenb
Iker Barandiaran
Malos Tiempos :: Malos Tiempos
Puzkarra Records / Skizo
iraupena ::38’07’’
prezioa ::6€
Donostialdeko hainbat punk beteranok Malos Tiempos taldea sortu zuten orain dela bost bat urte. Santos Inocentes, Micky Kaos eta inguru horretako beste talde askotan ibiliak dira, eta eskarmenturik gabeko Marijo batu zitzaien izaera handiz abesteko. Irungo Defecto Humano taldearekin erdibana diskoa kaleratu zuten, eta oraingoan disko luzea kaleratzera ausartu dira. Horren aurretik, baina, kide aldaketa batzuk egin dituzte. Taldekideen esanetan, gaur egungo garaiak lehengoak baino okerragoak dira; eta halakoak dira kantuen hitzak. Musikari dagokionez, 80ko hamarkadako punka egiten dute, oso iluna batzuetan –Marijok Siouxie dirudi!– eta melodikoa beste batzuetan; eta Oi!-ari ere tarteka keinu batzuk egiten dizkiete. Horrez gain, Bob Geldof eta Cock Sparrer-en bertsio bana ere grabatu dituzte.
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa