Astekaria

 Hiruko Txikian 

Ez zait

Harrigarria egin, banuen bere berri. Oier Mendizabal Huizi. Añorgako Matias lagunaren kuttunetako bat, Nastiren iloba, gure koadrilaren poza. Felix Soto entrenatzailea ekarri dit gogora, frankismoaren gorrian Egia eskubaloi taldeak Atletico de Madriden aurka galdutako finalaren ostean telebistaz etxeko presoen askatasuna eskatu zuena. Garaiko hedabideek ezin izan zuten ezkutatu eta zigortua izan zena. Sistiaga eta Aitor Agirre futbolariak ere gogoan ditut, Racing de Santarderreko jokalariak zirelarik eta telebistaz emandako partida batean, frankismoak hildako bost militanteen alde elastiko zuriaren gainean besoko beltzez atera zirenak. Hogeita bi jokalarien artean, bakarrak. Eta Oierrek ere berea egin du izenak eta guzti garaipena preso lagunei eskaini dienean. Bost hedabide irakurri ditut, Hernaniko Kronikan bakarrik ikusi dut berria, niri partida osoko jokaldirik ederrena iruditu zaidana. Harro egon daitezke bere lagunak, garaipena eskainiz partidaren erdian “Euskal presoak etxera” oihuak isilarazi nahi izan zuten ikusleen txistuak mututu zituen Oierren pilotakada baitute euren aldeko maitasun adierazpenik ederrena. Txapela janzteko modukoa, akorduan betiko izanen dutena kartzelaldiaren eztigarri.

Joxemari Ostolaza

Joxemari Ostolaza


2132. alea
2008-04-13
alde 0    kontra 0
Joxe Mari Ostolaza
Joxe Mari Ostolaza


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia