Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 16:31:31
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza
  • Hasiera >
  • Ezpalak >
  • Euskadiko Liburutegia Koldo Mitxelenan kokatuko da

2008-04-13 -- 2132.zenb

Euskadiko Liburutegia Koldo Mitxelenan kokatuko da

Jon Torner

argazkia

Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak atzo (martxoak 31) sinatutako akordioaren ondorioz, Kultura Garaikidearen Nazioarteko Guneak Donostiako kultur azpiegitura publiko nagusien (Tabakalera, Koldo Mitxelena Kulturunea eta Arteleku) berrantolaketa bideratuko du. Hiru erakundeek kultur azpiegituren kudeaketa bateratua egingo dute. Euskadiko Liburutegiaren egoitza, bestalde, Koldo Mitxelena Kulturunea izango da, Aldundiak Eusko Jaurlaritzaren esku utziko baitu eraikina. Koldo Mitxelenako erakusketak Tabakaleran egingo dira eta Arteleku ere bertara eramango dute. Halaber, Donostia Kulturako Zinema Unitateak eta Euskadiko Filmategiak bertan izango dute egoitza.


Erantzunak

Miren Azkarate Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburuak arestian adierazi du Koldo Mitxelena Euskadiko Liburutegiaren egoitza bihurtuko dela. Berri honek zalantza ugari sortu dizkit. Hasierako proiektuan Euskadiko Liburutegirako Tabako Fabrikan 1.000/1.500 m2 inguru utzi zuten. Bere garaian honen gaineko artikulu bat idatzi nuen, Tabako fabrika barruan Liburutegi Nazionalaren kokapenaren desadostasunen argudioak eman nituen baita emandako espazio eskasa ere kritikatu nuen, (Kataluniako Liburutegia 15.000 m2, Madrilgo Lurraldeko Liburutegia, Murtziako Liburutegia 11.000m2, Nafarroako Liburutegi Orokorra 10.500 m2). Aldarrikapen hauei eta beste kontu batzuei esker 5.000 m2 utzi zuten Tabako Fabrikan Euskadiko Liburutegirako, baina azken unean politikoek eraikin honetatik ateratzea eta Koldo Mitxelena liburutegian jartzea erabaki dute. Euskadiko Liburutegia Tabakaleran izateak ez zeukan zentzurik, baina asko gutxiagorik dauka Koldo Mitxelenan jartzeak. Ulergaitza da 25 urte itxaron ondoren horrelako lardaskeriarekin ateratzea! Oraindik proposamen ofíziala baino ez badugu ere jaso.Honi buruz kontu handirik ezagutu ez arren, nahikoa da ganorabako eta zalantzazko proiektua dela konturatzeko: Gipuzkoako Foru Aldundiak Eusko Jaurlaritzaren esku jarriko du Koldo Mitxelena Kulturunearen eraikina, bere baliabide teknologikoekin, zein bere liburutegi funts historikoarekin eta bi erakundeek adostutako liburutegi alorreko pertsonalarekin, Koldo Mitxelena eraikina Euskadiko Liburutegiaren egoitza izan dadin. Halaber, Donostiako Udalak, dagokion digitalizazio plana adostu ondoren, Euskadiko Liburutegiaren esku jarriko ditu bere jabegoko liburutegi funts historikoak (Mandas Dukearen funtsa eta Hemeroteka historikoa). Euskadiko Liburutegia Tabakalera proiektuan adabaki gisa erantsi dute, eta horrela agertu da agiri guztietan. Azken unean, Euskadiko Liburutegia Tabakalera proiektutik at atera dute eta presazko edozein konponbideren aurkitzera behartu zaie. Bestela nola ulertzen den Herri bateko Liburutegi Nazionalaren funtzioak egingo dituen Euskadiko Liburutegia egoitza propio batean ez kokatzea? Leku gehienetan egiten duten bezala? Ulertezina da. Gogaituta gaude Liburutegi Nazionalaren eginkizunen garrantziaz idazten. Artikulu ugari argitaratu baitugu. Gainerako Autonomia Erkidegoetan aspalditik ulertu dute, gehienek egoitza, baliabide eta pertsonal propio daukate Liburutegi Orokorren funtzioak aurrera eramateko. Zergatik Euskadin ez? Ea adibide batekin liburuzainak ez zaretenok ulertzen duzuen honen gaineko afera. Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak, eta Gasteizko Udalak hitzarmen bitartez erabakitzen dute Foru Aldundiaren Jauregian Euskadiko Legebiltzarra sortzea, Arabako Foru Aldundia edo Arabako Biltzar Nagusien egoitza eta funtzioak baztertuz. Aurkitutako konponbide eskasa da, astakeria baita. Koldo Mitxelena Liburutegiak ondo funtzionatu du orain arte, zerbitzu ugari ematen ditu, erabiltzaile asko ditu. Hemendik aurrera zerbitzurik gabe geldituko dira gipuzkoar irakurle guztiak? Hemendik aurrera irakurleek nora joko dute Koldo Mitxelena Liburutegiak ematen zituen zerbitzuak jasotzera? Bi Liburutegi desberdinak dira, bata Gipuzkoako Liburutegi Publikoa eta bestea Euskadiko Liburutegia. Bi liburutegi desberdinak funtzio zerbitzu eta eginkizun desberdinekin… Biak behar-beharrezkoak. Jarritako adibidearekin jarraituko dut, Eusko Legebiltzarra eta Arabako Foru aldundia bi erakunde politikoak badira ere, biek dauzkate, normala denez, bere funtzioak eta bere egoitzak, eta inori ez zitzaion bururatuko Euskadiko Legebiltzarra Arabako Foru Aldundiaren Jauregian kokatzea. Euskadiko Liburutegiak bere egoitza independientea, bere pertsonal eta bere baliabide propioak eduki beharko ditu dagozkion eginkizunak aurrera eramateko. Gerardo Luzuriaga Gerardo Luzuriaga

Gerardo Luzuriaga 2008-04-14 12:09:44

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan