Astekaria

 Bero-beroan 

Bahea

Onintza Irureta

Onintza Irureta


2132. alea
2008-04-13
alde 0    kontra 0

Instituto lingüístico de invierno blogean jasotako pasartea da, Richard E. Littlebear hizkuntzalari cheyenneak 1996an Ipar Amerikako hizkuntza natiboez egindako gogoeta. Garaigoikoa blogean ikusi dugu eta pasarte bat euskaratua Benitoren Karrajua blogean: "Gure hizkuntza gordeko duen edozerekin geratzen gara liluratuta. Ondorioz, gure hizkuntza ustez salbatuko zuten konponbide bakarren letania dugu orain. Konponbide bakar bat laster beste konponbide bakar batek ordezkatzen du. Adibidez, gutako batek esan zuen: ‘Jar ditzagun gure hizkuntzak idatziz’. Egin egin genuen, eta hizkuntzek hiltzen jarraitu zuten.

Gero esan genuen: ‘Egin ditzagun hiztegiak gure hizkuntzenak’. Egin genituen hiztegiak eta hizkuntzek hiltzen jarraitu zuten.

Ondoren esan genuen: ‘Trebatu dezagun gure jendea hizkuntzalaritzan’. Egin egin genuen, eta hizkuntzek hiltzen jarraitu zuten.

Gero esan genuen: ‘Eska dezagun hezkuntza elebidunerako diru-laguntza’. Egin egin genuen, eta hizkuntzek hiltzen jarraitu zuten.

Gero esan genuen: ‘Irakats ditzagun gure hizkuntzak eskoletan’. Egin egin genuen, eta hizkuntzek hiltzen jarraitu zuten.

Gero esan genuen: ‘Sor ditzagun kultur produktuak kalitatekoak’. Egin egin genuen, eta hizkuntzek hiltzen jarraitu zuten. (...)

Ondoren: ‘Bideoak egin ditzagun, gure zaharrak zeregin tradizionaletan gure hizkuntzak ahoan’. Egin egin genuen, eta hizkuntzek hiltzen jarraitu zuten. (...)

Azkenik baten batek esango du, ‘Izoztu ditzagun geratzen diren hiztun apurrak, honela teknologiak aurrera egiten duenean, haiek berpiztu eta hizkuntza natiboen hiztunak izango ditugu, eta egin egingo dugu (...)’.

Kontua da, irakaskuntza eta teknologiaren aurrerapen guztiarekin ere, eta harekin dugun menpekotasun gero eta handiagoarekin, gure hizkuntzak hiltzen ari direla oraindik".

 

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia