2008-04-13 -- 2132.zenb
Coloradoko (AEB) Ikerketa Atmosferikoko Zentro Nazionaleko eta Itsas Zientzietako Australiar Institutuko ikerlariek termostato baten aztarnak topatu dituzte mendebaldeko Pazifikoan. Joan Kleypas-ek zuzendutako ikerketaren arabera, Australiako ipar-ekialdean itsasoak jasan duen tenperatura igoera oso txikia izan da beste itsasoetan gertatu denarekin alderatuz.
Stanford Unibertsitateko Lawrence Livermore Laborategi Nazionaleko ikerlariek 4.000 urteko koralak topatu dituzte Hawaii-ko kostaldean, 450 metroko sakoneran.
Frutak eta barazkiak jatea ona da osasunerako. Baina ez gorputzarentzat mesedegarriak diren bitaminak dituztelako bakarrik, minbiziaren kontra ere eraginkorrak direlako baizik. Hori frogatu du Espainiako Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Goreneko (CSIC) talde batek.
Goldea txukun-txukun prantatu beharra dago euritearen ondoren sasoituko den udaberriko lurra soroetan urratzeko, berritzeko. Horretarakoxe, goldea garbitzeko, gogortxoa edo betatanaren (Viburnum tinus) adarra erabiltzen zen. Baita olibondoak eta haritzak udazkenean moiltzeko hagak egiteko ere.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa