2008-04-13 -- 2132.zenb
Fidel Castroren aginduetara Kubako Iraultzan parte hartu zuen Humberto Solás gaztetxoak 66 urte ditu jada. Hogeitik gora film eta dokumental zuzendu ditu eta makina bat sari jaso –tartean Donostiako Urrezko Maskorra 1974an, Simparele dokumentalagatik–. Latinoamerikako egungo zinemagilerik aipagarrienetakoak kamera atzean borrokalari jarraitzen du, Kubaren ikuspegi tragikomikoa pantailaratzen. 60ko hamarkadan Latinoamerikako Zinema Berriaren fundatzaileetako bat izan zen, eta orain filosofia berri bati ekin dio: Zinema Pobrea. Baliabide gutxirekin egindako kalitate oneko zinema aldarrikatzen du eta xede horrekin jaialdia antolatzen du urtero Kubako Gibara herrian.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa