2008-04-06 -- 2131.zenb
Manu Chao 1961eko ekainaren 21ean jaio zen Sevresen, Pariseko mendebaldean. Sorterrian baxora bitarteko ikasketak egin zituen, eta handik aurrera musikarako bizitzea deliberatu zuen. Talde bat baino gehiagotan ibili ondotik, 1987an, bere anaia eta lehengusuarekin batera, Mano Negra talde sonatua sortu zuen. 1994an bakarlari bihurtu zen, eta Clandestino (1998) eta Próxima Estación: esperanza (2001) lehen bi diskoekin mundu osora zabaldu zen bere ahots berezia. Musikari ezaguna izateaz gain bestelako mundu baten esperantzaren aurpegi bihurtu da. Zango bat Bartzelonan eta bestea Parisen duela bizi da, eta abenduan kaleratu zuen Radiolina bere azkeneko diskoa. Orain, jira berria prestatzen ari da.
Aste honetako irratia.com saioan, ARGIA aldizkariko elkarrizketa nagusiari buruz mintzatu gura genuke. Amets Arzallusek esanda genekien Bartzelonako ibileren berri, plazaratu da, eta elkarrizketa labur bat egitea zelan ikusten duzue? Ametsekin kontaktuan jarri eta asteazken eguerdirako telefono bat pasako diguzue. Mila esker, musika guk jarriko dugu.
patxi gaztelumendi 2008-04-07 17:36:25Elkarrizketa polit bat (arnasa ematen du)
xabier arregi 2008-04-08 19:31:11Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa 1.1