Gure euskara garbiak dituen birao eta madarikazioak

Pilar Iparragirre


2008-04-06
Biraoak. Nafarroan bilduak
Biraoak. Nafarroan bilduak

Patxi Salaberri Zaratiegi, Juan Jose Zubiri Lujanbio ::Biraoak. Nafarroan bilduak

Pamiela

orrialdeak ::344

prezioa ::21.50€

Apaizen eraginez-edo, auskalo, zenbait urtean zabaldua izan da honako kontu irrigarria geurean: alegia, euskara hizkuntza “garbia” genuela. Ez zuela erdarazko mintzairek zituzten hitz zatarretatik bakarra ere. Baina noski, euskara hizkuntza bizia izaki –eta orain baino gehiago, lehen– izan ditu –eta ditu– ezagunari eta lagun hurkoari kalteren bat opa egiteko esaldi ugari. Horren berri eman digute Juan Jose Zubiri Lujanbio eta Patxi Salaberri Zaratiegi euskaltzain nafarrek elkarren artean osatu duten Biraoak. Nafarroan bilduak izenburuko ikerketan. Lagun arteko hizkera hori karriketan gero eta gehiago erabiltzeko bildu dituzte Nafarroan erabiltzen diren biraoak, hala nola irain edo madarikazio horiek herriz herri dituzten indargarriak.


Argia.com 2012