2008-04-06 -- 2131.zenb
Renada Mathieu ::Ilargia lapurtu dute
Elkar
orrialdeak ::24
prezioa ::4.75€
Joxan Ormazabalek euskaratu duen istorioak gosez dagoen indiar tribu bat eta haiei begira dagoen ilargia ditu protagonista. Renada Mathieuk sortu du, eta Montserrat Cabok marraztu. Letra larriz eta marrazki handiz azaltzen dena hauxe da: sabela betetzeko zerbait behar-eta, hor doa indiar tribua ehizaldia egitera. Egun osoa pasa eta ezin ezer harrapatu ordea. Ilargia atera da, eta artean ezer ehizatu gabe jarraitzen dute. Bat-batean, orein bat ikusi, azkonak bota, eta zer gertatuko? Haietako bat ilargian sartuta geratu dela.
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa