2008-04-06 -- 2131.zenb
“Sexuen arteko berdintasuna lortua da jada”. “Emakumeek lehen ukatzen zitzaizkien eskubide guztiak eskuratu dituzte eta aukera berdintasun garaiak bizi ditugu Mendebaldeko gizarte aurreratuetan”. Sarri entzuten diren aldarrikapen autokonplaziente horiek, errealitatetik nahi baino urrunago daude, zoritxarrez. Soilik itxurazkoa den eta, paperean idatzia egon arren, praktikara erabat eramaten ez den berdintasunaren “fartsa” amorruz salatzen duen erakusketa da Gasteizko Montehermoson dagoen Haserrearen begirada.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa 1.1