2008-04-06 -- 2131.zenb
Graz, Austria, 1928. Hermann Knaus doktoreak (1892-1970) Kyusaku Ogino ginekologo japoniarrak lau urte lehenago aurkitutako metodo antisorgailu naturala perfekzionatu zuen, Grazeko Unibertsitateko ospitalean burututako ikerketen ondorioz. Metodoa japoniarraren izenaz ezagunagoa bada ere, Ogino-Knaus edo Knaus-Ogino metodoa ere esaten zaio, austriarraren ekarpenaren omenez. Metodoa hilekoaren zikloaren egunak kontatzean datza, egun emankorrak zein diren jakin eta haurdunaldia saihesteko; modurik zorrotzenean jarraituta ere, metodoak gehienez %80ko fidagarritasuna baino ez du.
guztia irakurri© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa 1.1