Astekaria

 Bero-beroan 

Talaian

Langileen odolustea gelditu

Juan Mari Arregi

Juan Mari Arregi


2129. alea
2008-03-23
alde 0    kontra 0

Joan den astean beste bi langile gaztek bizia galdu dute lan istriputan: 19 urtekoak Durangon (Bizkaia) eta 28 urtekoak Fustiñanan (Nafarroa). Azpikontratatuak ziren, prekarietatearen ondorio larrienak jasaten dituztenen taldekoak. Aurten, 17 langile hil dira lan istripuetan. Beste askok hain larriak izan ez diren istripuak jasan dituzte. Aski da. Lan istripu horien baldintzak aztertuta ondorio garbia ateratzen da: prekarietateak hil egiten du. Azpikontratazioak hil egiten du. Lantokietako ikuskapen faltak edo hori behar bezalakoa ez izateak hil egiten du.

Langileen odoluste honekin amaitu beharra dago. Erroetara jo behar da. Ekoizpenaren eta gizartearen estamentu guztiek beraien erantzukizuna hartu eta neurri egoki eta eraginkorrenak hartu behar dituzte. Ezin diegu ardura batzuei bakarrik egotzi. Erantzukizuna guztiona da. Enpresariak hezkuntza eta segurtasun neurrietan inbertitu behar du, baina langile, batzorde edo sindikatuek neurri horiek eskatu, ezarri eta ezarrarazi behar dituzte. Langileek eta euren ordezkariek planto egin behar dute segurtasunik ez duen lanaren aurrean. Gobernuek prekarietatea eta azpikontratazio erraza ezabatu behar dute. Lantoki ikuskapena kontrolatu behar dute, lantoki guztiek segurtasun erabatekoa izan dezaten. Eta Justiziak ofizioz ekin behar du lan istripu larria gertatu orduko, erantzukizun penalak betearazteko.

Azken gogoeta. Politikarientzat, galdutako bizitza horiek atentatu batek eragindakoek baino gutxiago balio dute. Hipokritak. Hauteskundeetako interesek baino ez ditu kezkatzen.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia