2008-03-23 -- 2129.zenb
Mundua okerragora doala gutxik jartzen du zalantzan. Nik neuk ere nabarmen egin dut txarrera. Lehenago, egitea gustatzen zitzaizkidan edo derrigorrez egin behar nituen gauzak egiten nituen soilik, ahal izanez gero. Orain, gero eta maizago jotzen dut neure natura contra. Hor ikusten dut nire okerrera jotze hau. Adibide bat emate aldera, teknologia berriko traste guztiak maite ditudan arren, Pablo Sastreren Gauzen presentzia liburua irakurtzen hasi naiz. Bertako tesia aro aurreteknologikoaren aldarrikapen xumea da (deshumanizazioaren aitzakiaren harira, techné delakoak gizakia hasiera-hasieratik lagundu eta akaso gizakitu ez balu bezala). Hots, munduak okerragora egin du.
guztia irakurri© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa