2008-03-23 -- 2129.zenb
Badalonako (Katalunia) Can Ruti ospitaleko Pere Joan Cardona doktoreak tuberkulosiaren kontrako tratamendua nabarmen murriztu eta laburtzen duen farmakoa aurkitu du. Txerto terapeutikotzat jo daitekeen medikamentu horri esker, tuberkulosiak gaur egun eskatzen duen tratamendu luze eta traumatikoak hilabete bat baino ez luke iraungo. Can Ruti ospitaleko Tuberkulosi Esperimentaleko Unitatean aritzen da Cardona eta berak asmatutako botika da munduan gaur egun tuberkulosiaren kontra txerto moduan erabiltzeko dagoen tresna bakarra. Aurreneko pausoak behar bezala gainditu ondoren, iazko maiatzean gizakiekin hasi zituen probak, 24 boluntarioz osatutako taldearekin egindako ikerketan.
guztia irakurri© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa