2008-03-23 -- 2129.zenb
John Boyne ::Pijama marradunaz jantzitako mutikoa
Alberdania
orrialdeak::218
prezioa ::14€
Naziek juduekin eta etsaitzat jotzen zituztenekin kontzentrazio esparruetan egindakoak deskribatzerakoan xarma hitza erabiltzea akats larritzat jo daiteke, baina antzeko sentimendua transmititzen du John Boynek idatzi eta Mirentxu Larrañaga Sueskunek euskaratutako nobela honek. Bederatzi urteko mutiko xalo baten eskutik begiztatzen ahal du irakurleak hesi baten atzean bizi diren milaka pertsonaren patu gogorra. Berlinen bizi zen mutiko hori, izugarri maite duen aitarekin, amarekin eta Erremediorik Gabeko Kasua gisa aurkezten duen bere hamabi urteko arrebarekin, harik eta haurraren hizkuntzan Fiera izenarekin ezagutuko dugun gizona etxera afaltzera etorri zitzaien arte. Geroztik, aita oso lan garrantzitsua, gizon berezi-berezi batek egin beharrekoa betetzeko hautatu zuten, eta han joan behar izan zuen familia osoak mutikoak izena ondo ahoskatzen ez zuen etxe berri batera –Autsbiz edo horrelako zerbait–. Soldadu asko bai, baina jolasteko haurrik ez zen han. Eta Brunori ez zitzaion lekua batere gustuko, etxea inguratzen zuen hesiaren beste aldean baso bat eta jende pila zegoela ikusi zuen arte.
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa