2008-03-23 -- 2129.zenb
56 gela dituen etxeak handia behar du izan, zabala, jauregi bat. Jauregiak atea eta ateak aretoa atzean. Han aurkitu ditugu Karelean taldeko kideak instrumentuak afinatzen. Gaztelupeko Hotsak zigiluaren eskutik argitaratu berri dute 56. gelatik lehenengo diskoa. Azpeitiko Lobo estudioko sukaldean joan den azaroan ondutako kantuek joera ugariren oihartzunak dituzte, pop finetik hasi eta jazz dotoreraino, elektronikari eta rockari ateak itxi gabe. Bost musikari hauei gelako atea parez pare zabaltzea gustatzen baitzaie, doinuak urrutira entzun daitezen.
guztia irakurri© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa 1.1