Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-05-15 12:58:53
ARGIAko literatur kantoira lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak

2008-03-23 -- 2129.zenb

Ilogikoak

Joxemari Ostolaza

Joxemari Ostolaza

Zaizkit jendearen hamaika erabaki. Era berean, hainbati nire hainbat ere konpreni ezinak zaizkiela argi dut. Egun osoa pasatu dut bozka mahai batean eta aukera izan dut ezagutzen ez nuen zenbaitekin iritziak trukatzeko. Langile euskaldun batekin zabal mintzatu naiz. PNBkoa bera, frantses eskuindar batek zuzendutako zerrendan partaide. Alderdiak erabakitakoa betetzea zuela xede esan dit, nahiz eta pertsonalki gustukoa ez izan agindutakoa. Diziplina. Konparazioz, harro sentiarazi nau, gure kasuan abertzale zerrenda herritarra osatu eta elkarrekin gustura gabiltzanen artean aurkeztu baikara herriaren aurrean. Emaitzak ezagututa, bere zerrendak gureak baino boz gehiago bildu ditu. Hala ere, ez aski gobernatzeko. Bera, uretan azukre bertan urtuko den bezala, gu batzarrean bildu gara bigarren itzulirako estrategia erabakitzeko. Ez dakit asmatuko dugun eta bozkak irabazi, baina bidean eman gara helburua garbi eta gure artekoa berrindartuz. Ezagun berriak telefonoz deitu dit gure erabakiaren berri jakin nahian. Ez da bere erabakia izan. Berriz ere, beste norbaiten agindua bete du. Ez diot deus eman, ez da fidagarria. Ez zait haserretu, badaki jakin tranpan dabilela. Jokatu gabeko irabazle izan nahia baino gauza zozoagorik ba ote da?

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan