Astekaria

 Txandan 

Benetako Amerika (V)

Edo beste Amerika. Amerika bihozbera bezain erreala baita, zoritxarrez, aurka gauzkan Amerika. Emakumeak elkarrengana biltzen hasi ziren emakume zirelako, euren emakume izaeragatik. Hori aldaketa itzela izan zen, eta AEBetan gertatu zen lehen aldiz modu zabal, argi eta antolatuan. 1968an ehortzi zuten sinbolikoki milaka emakumek feminitate tradizionala, hura izan zen The Burial of Traditional Womanhood. Eta zeremonia oraindik ez da bukatu baina hasi, benetan hasi, emakume pobreak eta emakume beltzak altxatu zirenean hasi zen, lehenengoz galdetu ziotenean elkarri: eta zu, zelan zagoz zu? Atlantan –pentsa, Atlantan– kaleak moztu zituzten, ekonomatoa, haurtzaindegia, eskatzen zituzten. Helen Howardek dio denak zirela bat, musika jarri eta dantza egiten zutela kale-kalean, ez zituztela atxilotu, ezin zituztela atxilotu gehiegi zirelako. Eta Bostonera iritsi berria zen emakume beltz bat tuneletik irteten hasi zen onartu zuenean, edo onartu baino gehiago azaleratu, kanporatu, nabarmendu: “Soilik sentitzen naiz bizirik ume bat daroadanean sabel barruan”. Hori aldatu gura zuten.

Igor Estankona

Igor Estankona


2129. alea
2008-03-23
alde 0    kontra 0
Igor Estankona
Igor Estankona


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia