2008-03-23 -- 2129.zenb
Floresko gizakiak txikitasun marka guztiak apurtu zituen: metro bateko luzera eta garunaren tamaina txinpantze batena zituen. 2003an aurkitu zenean, batzuek espezie berri baten aurrean ginela zioten; beste batzuek, aldiz, gaizki garatutako gizakia zela ziurtatu zuten.
Badalonako (Katalunia) Can Ruti ospitaleko Pere Joan Cardona doktoreak tuberkulosiaren kontrako tratamendua nabarmen murriztu eta laburtzen duen farmakoa aurkitu du. Txerto terapeutikotzat jo daitekeen medikamentu horri esker, tuberkulosiak gaur egun eskatzen duen tratamendu luze eta traumatikoak hilabete bat baino ez luke iraungo. Can Ruti ospitaleko Tuberkulosi Esperimentaleko Unitatean aritzen da Cardona eta berak asmatutako botika da munduan gaur egun tuberkulosiaren kontra txerto moduan erabiltzeko dagoen tresna bakarra. Aurreneko pausoak behar bezala gainditu ondoren, iazko maiatzean gizakiekin hasi zituen probak, 24 boluntarioz osatutako taldearekin egindako ikerketan.
Euskaldunok kultura atlantiarra dugula dio lagun jakintsu batek eta esaten duenoro horri eustea hobe genukeela eransten diot nik. Atlantikora begira heziak, ez itsaso tzar honen zakarrenean ordea, bere ertzetako lurrik gozoenetako batean baizik. Karibetik etengabe datorren korrontearen laguntzaz, paradisuan. Horrek landaredian ere eragina du, eta kulturetan bezala berez urrun beharko luketen landareen ibilbideen bide-gurutzea da lur hau.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa 1.1