2008-03-23 -- 2129.zenb
Kolpetik zazpi jo, edo ale bakar bat jarri jokoan, galtzeko bada ere? Hordagoarekin mehatxu egin, edo enbidotxoa mahai gaineratu, arerioa nola dabilen ikusteko? Paso eginda jai dugula ohartu eta gero erabili beharreko estrategia zehaztea ez da lan erraza izango.
Zer harreman dago hizkuntzaren eta pentsamenduaren artean: gure gogoan lehenbizi pentsamendua dago eta gero hitzak baliatzen ditugu haren berri emateko? Hizkuntzak laguntzen dio pentsamenduari ala bi gauza beregain dira? Joxe Azurmendiren trilogian azkena argitaratu den honetan, galdera horiei Aristotelesgandik hasita Humboldtengana eta pentsalari garaikideenganaino zer erantzun eman zaizkion irakurtzen ari naizela, gogora zetorkidan zenbateraino izan ohi dugun egina artikulua buruan, hura idazten hasi baino lehen, eta zenbateraino eramaten gaituzten esaldiek berek, zenbateraino kontrolatzen dugun idazkuntza.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa 1.1