Astekaria

 Liburuak 

Asko ikasi zuen mutikoa

Irudia

Pilar Iparragirre


2129. alea
2008-03-23
alde 0    kontra 0
Aitona Maitea
Aitona maitea

Elisabet Abeyà, Roser Capdevila ::Aitona maitea

Elkar

orrialdeak ::26

prezioa ::4,75 €

Elisabet Abeyàk idatzi eta Roser Capdevilak marraztutako Aitona maitea kontakizuneko protagonistak uste du udan gauza asko ikasi dituela. Bere ustez badaki igerian eta tranpolinetik salto egiten, hori idatzi dio aitonari. Baina hori irudikatzeko egin duen marrazkian arreta apur bat jarriz gero, gauzak bestela joan zaizkiola pentsa daiteke. Baita gurpiltxorik gabeko bizikletan ibiltzen ikasi duela dioenean ere, kopeta esparatrapuz josita agertzen baita marrazkian. Burua bakarrik garbitzen ere ikasi omen du. Baina atetik begira daukan amaren aurpegiak bestelakorik adierazten du. Platerak garbitzen ikusiko dugu gero... eta puskatzen ere bai. Eta semeak hainbeste ikasi duela ohartuta, aitonarengana joateko gomendatuko dio amak.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza