1.246 obra zintzilikatu dituzte Euskadiko Liburutegi Digitalean

Eusko Legebiltzarraren eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren arteko akordioari esker 1.246 obra digitalizatu dituzte. Dagoeneko sarean ipini dituzte faksimile eran, Euskadiko Liburutegi Digitalean (www.euskadi.net/liburutegidigitala). Digitalizatu dituzten liburu guztiak Legebiltzarrean gordeta zeuden aurretik. Interneten zintzilikatu duten liburu horietako bat, Betolazaren Doctrina Christiana da, 1596an argitaratutakoa.

Jon Torner

Jon Torner


2008-03-23


Argia.com 2012