Astekaria

 Bertso berriak 

Ultrakirolari afizionatuari jarriak

I Norberak bere bizioetan astintzen dugu kartera baina aipatu nahi dudan gaia gure herriko parte da. Gizaberea heltzen denean hogeitamar bat urtera Foruma joan, VISA pasatu, jantzi lau jantzi hortera, parrandak utzi ta hurbiltzen da kirolarien artera.

Aitor Sarriegi

Aitor Sarriegi


2128. alea
2008-03-16
alde 0    kontra 0
Aitor Sarriegi
Aitor Sarriegi bertsolaria (Maddi Soroa)
II

Euskalerrian kirolerako
nahi hainbeste afizio
beti izan da baina gaur ia
ez al da erdi misio?
Esfortzu proba, entrenamendu,
pultsometro ta fisio
lanetik bueltan zaletasuna
bihurturik ofizio
emaitzak lortzen hasi orduko
bilakatzen da bizio.

III

Ekainerako Quebrantahuesos
egin behar da jakina,
sei mila euro ta erosten da
neurri-neurriko makina.
Honen gurpilak, haren “grupoa”
koadroaren slooping-a
portabidoiak hamabost gramo
(karbono zuntzez egina),
kulotepean izango duten
kakarrastoak adina.

IV

Gero Aizkorrin maratoia da
dortsal bat behar dute har
eta tokatu ezik erosi...
bestela etxean negar.
Korrika eta erdi-korrika
mendi malkarretan zehar,
ezpainetatik bitsa jario,
zango-zainak etetear,
nonbait zelaian nahiko lan ez ta
maldan gora egin behar!

V

Behobiatik Donostirako
bidean ere urtero
elkartzen dira ehun kirolari
ta hamabost mila ero.
Hilabetetan preparatuak
(batzuk bakarrean edo)
egunkarian beren izena
irakurri asmoz gero.
Zenbat irtengo ote lirake
sailkapenik ez balego?

VI

Zelai gainean sei ordu edo
korrika aldapan gora
dena da marka, dena da lehia,
errekor eta denbora.
Beraz batzutan hurbildu arren
bizikletaren ondora
sei bertsootan jarri izana
ultrakirolaren moda
saiatzeko ere gai ez den baten
inbidia izango da.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia