Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-09-04 17:20:17
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2008-03-16 -- 2128.zenb

Liburutegia

Pilar Iparragirre


Ilunorduak eta argilaurdenak

Joxantonio Ormazabal  ::Ilunorduak eta argilaurdenak

Elkar

orrialdeak ::96

prezioa ::8,95€

Jaiotzetik heriotzara doan denborako poemak

Joxantonio Ormazabalek eskarmentu handia du haurrentzako idazlanak sortzen. Ilunorduak eta argilaurdenak poema bilduma, ordea, hamabi urtetik aurrerako irakurleei zuzendu die. Olerkien bidez osatutako etxeak tristura eta itxaropena eskaintzen dizkie barrura sartzera ausartzen den edonori. Izan ere, han baitaude, gelaz gela, edo atalez atal nahi bada, bizitzaren ezaugarri nagusiak, aurkezpen moduko olerki txiki banarekin lagundurik. Munduaren igarkizuna bezala –Ur eta lur/ gazi eta gozo/ gose eta ase/ jaio eta hil,/ urezko/ lurrezko/ bizilekua–, heriotzarena –Etortzen direnak/ joan bai/ joaten direnak/ etorri ez–; edota maitasunaren igarkizuna bezala –Eguzki disdiratsua/ hodeirik ez denean,/ edo ezkutuko eguzki/ argi-emailea/ egun hodeitsuetan–, umorearen igarkizuna –Arimako eguraldia./Izan daiteke iraunkorra,/ izan daiteke aldakorra–, tristurarena –Laino itxia/ poz mehea/ eta ezin aurkitu/ ilusioaren bidea– eta ilusioarena –Goizero-goizero/ bideari ekitea/eta ez etsitzea./ Bizipoza du sinonimo–. Hau da, gizaki baten jaiotzetik heriotzara doan denborako sentimenduak: Ordu gozoak/ ordu garratzak/ denetik du bizitzak/. Baina gaur tori loreak/ eta utzi arantzak.

Joxantonio Ormazabal

Joxantonio Ormazabal
«Bizitzari eta neure buruari begiratu diot poemotan»

Norentzat dira zure azken poemok?

Urte pare bateko lana dago liburuan, eta oraingo honetan ez diot gehiegi begiratu norentzat ari nintzen idazten. Ipuinak idatzi izan ditudanean, gehienak, ia denak behintzat, haurrentzat ziren eta idazterakoan haurrak izan ditut buruan: halako adinekoari gustatuko ote zaio, ulertuko ote du eta abar. Honetan ez, honetan etorri zaidana idatzi dut. Konturatu naiz, bai, poema batzuk helduentzat zirela –Juan Kruz Igerabidek asko lagundu dit horretan, aukeraketa egiteko garaian aholkulari bezala; eta hark ere esan zidan, poema pare batengatik: “Hau helduentzat bai, baina haurrentzat...”– eta bat edo bi kendu egin ditut, baina gehienak hor daude, eta nik uste dut hamabi urtekoentzat –jada ez dira hain haurrak ere– egokiak izan daitezkeela.

Zein izan da buruan zenuen gaia?

Bizitzari eta neure buruari begiratu diot gehienbat. Eta hiru zutabe ikusi ditut: ikusten duzuna, mundua; barruan sentitzen duzuna; eta irakurtzen duzuna. Aspaldian irakurtzen dudanak –berdin da poesia baldin bada, prosa edo egunkari bateko zutabea– hausnarrarazi egiten dit eta poemetarako haziak ematen dizkit.

Alde grafikoari ere garrantzia eman diozu, ez da hala?

Bai. Elena Odriozolak ilustratu dit liburua, eta nik uste dut marrazkiak oso politak eta esanguratsuak direla. Zuhaitzak daude, eta zuhaitz horietan nik bizia ikusten dut. Konturatu naiz zuhaitz horien adarrak luzatzen-luzatzen-luzatzen doazela hil egiten diren arte; eta orduan beste zuhaitz bat hasten

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan